XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA ERABAKIA, 1989.eko azaroaren 2koa, Hezkuntza Administraziorako Sailburuordearena, Orientazio Pedagogikorako Zentruetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko deialdia egin eta merezimendu-lehiaketan aukeratuak izan diren langileen izendapenei buruzkoa.

Orientazio Pedagogikorako Zentruetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten zeneko 1989.eko ekainaren 21eko Aginduko (abuztuaren 30eko EHAA) hamargarren oinarri-arauean ezartzen denaren arabera, beharrezko da, Orientazio Pedagogikorako Zentruak sortzea eta horien iharduera arautzen duen ekainaren 14eko 154/1988 Dekretuko (24eko EHAA) hamargarren atalean ezartzen denaren arabera aukeratuak izan diren izangaien izendapena egitea, Dekretu honen bidez gauzatzen dela hori.

Horiek horrela, honako hau XEDATU DUT: Lehenengoa.- I Eraskinean aipatu eta aukeratuak izan diren izangaiak izendatzea, bertan aipatzen diren Talde Multiprofesionaletarako deialdia egin zeneko lanpostuak bete ditzaten.

Izendapen hauek behin-betikoak dira eta handik datozeneko lanpostua galdu egingo dute izangaiek.

Bigarrena.- II Eraskinean aipatu eta aukeratuak izen diren izangaiak izendatzea, Orientazio Pedagogikorako Zentruetarako deialdia egin zeneko eta Eraskin horretan aipatzen diren gainontzeko lanpostuak bete ditzaten, 89/90 ikasturtez eta zerbitzualdian, epealdi hori 3 urtetaraino luzatu ahal izango dela, izan dezakeen lanpostua behin-betiko gordez.

Hirugarrena.- Erabaki honetako III Eraskinean aipatzen diren lanpostuak emateke uztea, bertan ematen diren arrazoiak direla medio.

Laugarrena.- IV Eraskinean aipatzen diren izangaiak kanpo uztea, kanpo uztearen zioak ematen direla.

Bosgarrena.- Erabaki honen bidez egiten diren izendapenak, 1989.eko azaroaren 15etik hasita ekarriko dituzte ekonomia eta administrazio mailako ondorioak.

Seigarrena.- Erabaki honen aurka, interesdunek, berraztertze errekurtsoa sartu ahal izango dute Hezkuntza-Administraziorako Sailburuorde Jn. T. Argiaren aurrean eta Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 2. Hezkuntza Administraziorako Sailburuordea, JUAN CARLOS GIRBAU GARCIA.